Plasentzia 1577 ingelesera itzuliko da

Plasentzia 1577 ingelesera itzuliko da

Etxepare Euskal Institutuak eskaintzen dituen itzulpen dirulaguntzetako bat erdietsi du Plasentzia 1577 euskarazko antzezlana itzultzeko proiektuak. 2017. urtean idatzitako obra ingelesera itzuliko da eta bai argitaratuko ere.

Gogora ekar dezagun Jokin de Pedrok idatziriko obra, webgune honetan ikusgai dagoena eta A Fortiori Editorialak euskaraz argitaratua, Plentzian taularatu zuela Busterri Herri Antzerkiak 2017. urtean.

Etxepare Institutuak Plasentzia 1577 antzerki historikoaren interesa ikusita eta itzultzaile moduan eskaera egin duen Ira Ortigosaren lagina aintzat harturik, itzulpena diruz laguntzea erabaki du. A Fortiori Editorialak bere gain hartuko du obraren ingelesezko argitalpena.

Plentziarekin senideturik dagoen Ternuako Placentian ingelesez irakurri ahal izango dute bi herrion aipamena eta historia elkarren eskutik agertzen diren antzerkia.

Berri ona, inondik ere, gure kulturaren sakontze eta hedapenerako!

Plasentzia 1577. Busterri Herri Antzerkia.
Plasentzia 1577. Busterri Herri Antzerkia.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

2 thoughts on “Plasentzia 1577 ingelesera itzuliko da”