Euskarazko herri antzerkiaren bidetik, Euskal Herriko -eta bereziki Uribe Kostako- biztanle arrunten ekimenaz eta parte-hartzeaz, euskaraz sortu eta antzezturiko obrak taularatzea da Elkartearen helburu orokorra. Obra horien sortzean, prestakuntzan, entseguetan eta taularatzeko unean euskara erabiliko da tresna-hizkuntza moduan, horrela euskal hizkuntzaren arnasgune bilakatuko dela Elkartea. Besteak beste, gure eskualdeko herrien ondare historikoa, linguistikoa eta musikala ikertzea, zabaltzea eta, jendaurrean antzeztuz, era pedagogikoan erakustea ere izango da gure xedea.