GAZTELUONDO

GAZTELUONDO

Egilea: Jokin de Pedro
ISBN: 978-84-96755-73-4
Hizkuntza: Euskara
Bilduma: Ex profeso, Zk: 13
Edizio urtea: 2021
Formatua: rustika
Orri kopurua: 154 o.
Neurria: 150mmx210mm
Argitalpen-kodea: AF2021088
SPP: 15€

Sinopsia: Plasentzia, mila bostehun eta seigarren urtean. Gazteluondo hiri errota eraikitzen zeudela, Gomiz Gontzaliz Butroeko bertan azaldu omen zen su eta fu, hormen kontra harrika eginez, eraikin berria bere erroten monopolioaren kontra zihoala-eta. Ez Gomizen harrikadek ez haren botereak lortu zuten Gazteluondo eraistea. Itsasadarraren hegal batean irmo jarraitu zuen errotak, urteak joan urteak etorri, mendeak joan mendeak etorri, hiribilduaren indar berriaren eta nagusitasunaren ikur, itsasaldien berezko bulkadaren erabilera txairo erakutsiz.
Liburu honetan gizartearen goi mailako handi-mandi batzuk aurkituko badituzu ere, garai historiko hura gehienbat jende arruntaren ikuspuntutik kontatua da: herri xehea zelan eta zertatik bizi zen, zeintzuk ziren jendeen kezkak eta beldurrak; bai eta euren ametsak, sinesmenak eta atseden une laburrak ere. Horretarako, zer egokiagorik errotako bezeroen elkarretaratzeak baino? Errotako ehoaldiak tartea uzten zien bertaratzen zirenei elkarren berri emateko, istorioak eta kantuak trukatzeko, beldurrak eta estutasunak partekatzeko… eta umorezko sendagaiaz euren penak arintzeko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.