BUTROE ZELANGOA DAN OROK DAKIE
Egilea: Jokin de Pedro
ISBN: 978-84-96755-88-8
Hizkuntza: Euskara
Bilduma: Ex profeso, Zk: 15
Edizio urtea: 2022
Formatua: rustika
Orri kopurua: 64 o.
Neurria: 150mmx210mm
Argitalpen-kodea: AF2022091
SPP: 15€
Sinopsia: Butroe zelangoa dan orok dakie antzerki historikoa 1506 urtean kokatzen da, Plasentzia hiribilduak (egungo Plentzia) Gazteluondo hiri-errota eraiki zuen urtean. Gomiz Gontzaliz Butroekok auzítara eraman zuen hiria, haren eskubideen eta interesen kontra zihoala argudiatuz.
Hiriaren eta Ahaide Nagusiaren artean sortu zen gatazka, bada, auzitegian ebatzi zen, salaketa-apelazio kate luzea ekarri zuela; ebazpena, akabuan, Plasentziaren aldekoa izan zen.
Gazteluondo errotako bezeroak beti pobre eta beti lanean bizi dira, baina nolabait zoriontsu elkarren arrimuan. Hala ere, euren gainean, mamu bat balitz bezala, Butroeren itzala dago beti, bai-baitakite une batetik bestera, jauntxoak auzia irabaziz gero, ostera ere beraren errotetara ehotzera bueltatu beharko dutela, non txarto tratatuak eta lapurtuak sentitzen diren.