Isuskitza nekazaritza garaian. Obrari buruz

ISUSKITZA: OBRAREN NONDIK NORAKOAK

OBRAREN NONDIK NORAKOAK

Isuskitza nekazaritza garaian. Obrari buruz
Isuskitza nekazaritza garaian. Obrari buruz

Plentziak, gerraren eta Urbanei (herriko emakumez osaturiko milizia) ezarritako isunen ondorioz, bere herri lurrak saldu beste irtenbiderik ez du izango zorrei aurre egiteko. Isuskitza-k kontatzen digu, saltze egunean abiaturik, zelako bilakaera izan duen Plentziako eskualde horrek 1855etik gure egunotara arte.

Enkantera irteten diren Isuskitzako lurrak Nikolas Olagibel enpresari eta ontzijabe plentziarrak eskuratzen ditu, Gipuzkoatik ekarritako etorkin familia batzuk bertan ezarriz. Olagibelek nekazaritza gune ondo antolatu bat sortzeko bitartekoak jartzen ditu, tankera horretako ibar-lurrak landuz eskarmentua duten nekazari giputzek egoki ustia dezaten.

Alta, bigarren gerra karlistaren ondorioz plentziar ekintzaileak ondasun guzti-guztiak galduko ditu; halandaze, Isuskitza berriz ere enkantera irteten da. Lehenik Arrotegi, gero Gondra eta geroago beste batzuk izango dira lur horien jabe. Bien bitartean, Isuskitzako nekazari-artzainek eusten diote Olagibelek egin zuen antolamenduari, hark eraikitako baserrietan maizter gisa biziz. Bertakoen jatorri eta izaeragatik, auzune zeharo euskalduna osatzen dute isuskitzarrek. Isuskitzan jaio eta bizi izan zen, besteak beste, Tomas Arrizabalaga Zitze trikitilari ospetsua eta txirenea, bere musika eta jatortasunarekin Isuskitza, Plentzia eta Gatikako bazterrak alaitasunez eten gabe betetzen zituena.

Baina Artabe egur saltzailearen eskuetara joan zenean, Isuskitzaren patua goitik behera aldatu zen. Lehenik baso zaharra bota eta ondoren baserri guztiak eraitsita, nekazariak kanporatu zituen Isuskitzatik, 1972an eraikuntza enpresa bati saldu baitzion, txalet urbanizazio handi bat egiteko.

Orduko salmentaren ondorioz udalari laga beharreko lur zati batzuk ditu Plentziak oraindik mendi enblematiko horretan. Bertan dihardute hainbat bolondresek baso zaharra apurka-apurka berreskuratu eta lehengoratu guran, eukalipto, arkazi eta sasiekin borrokan, iraganarekin amestuz eta etorkizunera begira.

 

SINOPSIAK AGERRALDIZ AGERRALDI

LEHEN AGERRALDIA

Plentzian, 1855eko igande batez, meza ostean, kanpai joaldi berezi batek iragartzen du udalak egin behar duen enkantea. Bertan, herri lur ugari, gehienak, jartzen dira salgai. Urte batzuk lehenago urbanen milizia osatu zuten andre batzuek salmenta horien aurka protesta egiten dute amorruz, udal agintariei aurre eginez. Aguazilek eta alkateak isilarazita, burutzen da akabuan lur horien errematea, Nikolas Olagibel ontzijabe enpresaria eta bere andre Teresa Tagle direla jabe berriak. Alkateari aditzera ematen dionez, proiektu zehatz anbiziotsu bat dago erostearen atzean.

 

BIGARREN AGERRALDIA

Herriko plaza gipuzkoar etorkinez betea da. Hamaika familia ekarri ditu Olagibelek Getaria eta Orio aldetik, euren eskarmentuaz baliaturik Isuskitzako lurren ustiatze egokia egin dezaten. Ugazabak harrera egin eta lur berriotan izango dituzten zereginen berri ematen die, Sistiaga eta Agirrezabala kapatazen laguntzagaz.

 

HIRUGARREN AGERRALDI

Laurogei urte igaro dira gipuzkoar familiak Isuskitzako lurrak atontzen eta lantzen hasi zirenetik. Haien ondorengoak, hirugarren belaunaldikoak gehienbat, bizi dira orain lur emankor horien ustiatzetik. Tomas Arrizabalaga Zitze trikitilari ospetsuak eta Felisa Libano pandero-jole eta dantzari apartak osaturiko bikotea da horietako bat. Zitze baserriaren inguruan ez da bisitaririk falta izaten, han baitira alaiak eta eskuzabalak. Baina Espainiako gerra zibila hedatzen ari delarik, Francoren gudarosteak Bilbora hurreratzen dabiltzalako berriak dena aldatuko du.

 

LAUGARREN AGERRALDIA

Gerraosteko une zailak bizitzen daude zitzetarrak. Tomas bueltan da baserrian, bi urtez kartzela frankistetan egondakoan eta heriotza-zigorra doi-doi saihestuta. Hala ere, Euskal Herriko iparraldean eta ia Europa osoan beste gerra bat piztu da. Zoriak nahi izan du hegazkin aleman bat lurrera jausita paratxutista bat Zitze baserriaren inguruan noraezean agertzea. Tomasek jaso eta lagundu egiten dio soldadu izutuari. Nolabaiteko elkarrizketa bitxi bat izango dute.

 

BOSGARREN AGERRALDIA

Urteak joan urteak etorri, Isuskitza eskuz aldatzen joan da, hainbat salerosketa direla bide. Aurreko agerraldiko gertaeretatik hogeita hamar urtera, Artabe jauna da lurron jabea eta Isuskitzako maizterren ugazaba. Baina ustekabean dena saltzen dio bertan urbanizazio handi bat egiteko asmoa duen eraikuntza enpresa bati; halandaze, nekazariei baserriak uzteko agindua ematen die. Artaberen Bilboko bulegora azaltzen dira isuskitzar andre batzuk haserre, kontu eske.

 

SEIGARREN AGERRALDIA

Berrogeita hamar urte igaro dira urbanizazioa eraikitzen hasi zenetik. Isuskitzan ez da nekazaritzaren arrastorik geratzen. Hala ere, hiriak oraindik baditu zenbait herri lur, Plentzian eta Lemoizen batez ere, urteetan jareginda egon direnak. Lurrotaz eta Isuskitzaren iraganeko denborez hitz egiteko, eskola irakasle bat bere ikasleekin etorri da Isuskitzara, oraina, etorkizuna eta iraganeko oihartzunak nahasian agertzen diren bisitaldi batean.

 

________________ 

 

ACERCA DE LA OBRA

A consecuencia de la guerra y de las multas impuestas a las Urbanas (milicia formada por mujeres del pueblo), Plentzia no tiene más remedio que vender sus tierras comunales para hacer frente a las deudas. Isuskitza nos cuenta, a partir del mismo día de la venta, la evolución de este barrio rural de Plentzia desde 1855 hasta nuestros días.

Las tierras de Isuskitza que salen a subasta las adquiere el empresario y armador plenciano Nikolas Olagibel, que trae desde Gipuzkoa numerosas familias para que se instalen y trabajen allí. Olagibel pone los medios para crear un espacio agrícola bien organizado, que será explotado adecuadamente por los campesinos gipuzkoanos, gracias a su experiencia en el cultivo de las tierras de ribera.

Sin embargo, como consecuencia de la segunda guerra carlista, el empresario plenciano pierde todos sus bienes, y de nuevo Isuskitza vuelve a salir a subasta. Primero Arrotegi, luego Gondra y más tarde otros serán los propietarios de estos terrenos. Mientras tanto, los agricultores y pastores de Isuskitza mantienen la organización consolidada por Olagibel, viviendo como inquilinos en los caseríos que construyeron sus antepasados. Por su origen y su carácter, los isuskitzarras constituyen una comunidad totalmente euskaldún. En Isuskitza nació y vivió, entre otros, el famoso trikitilari Tomas Arrizabalaga Zitze, que con su música y su generosidad alegraba los entornos de Isuskitza, Plentzia y Gatika.

Pero cuando las tierras fueron a parar a manos de Artabe, maderero de profesión, el destino de Isuskitza cambió radicalmente. Primero derribó todo el bosque, que había crecido y aumentado considerablemente desde los tiempos de Olagibel, y después hizo lo mismo con todos los caseríos, expulsando a los campesinos de Isuskitza, a raíz de la venta que hizo en 1972 a una empresa para contruir una gran urbanización de chalets.

Plentzia aún tiene en este monte emblemático algunas parcelas de terreno que fueron cedidas al ayuntamiento como consecuencia de la última venta. Es allí y en otras parcelas más lejanas donde un grupo de voluntarios trata de recuperar y restaurar paulatinamente el viejo bosque, peleando con eucaliptos, acacias y zarzas, soñando con el pasado y mirando hacia el futuro.

 

SINOPSIS DE LAS ESCENAS

PRIMERA ESCENA

Un domingo de 1855 en Plentzia. Terminada la misa matinal, un toque de campana anuncia la subasta de las tierras comunales de la villa que la corporación va a realizar a continuación. Unas mujeres del pueblo que años atrás formaron la milicia de las urbanas protestan airadamente contra dichas ventas y desafían a las autoridades municipales. Son reprendidas y silenciadas por las autoridades, alguaciles y alcalde, y finalmente se lleva a cabo el remate de las tierras, siendo adquiridas por el empresario y naviero Nikolas Olagibel y su mujer Teresa Tagle. Los nuevos propietarios manifiestan al alcalde su intención de llevar a cabo un proyecto renovador y ambicioso en Isuskitza.

 

SEGUNDA ESCENA

La plaza del pueblo está repleta de inmigrantes guipuzcoanos. Olagibel ha traído a once familias de Getaria y Orio para que, valiéndose de su experiencia, preparen las tierras de Isuskitza para la explotación agraria. Los patrones les reciben e informan de las tareas que tendrán que realizar, con la ayuda de los capataces Sistiaga y Agirrezabala.

 

TERCERA ESCENA

Han pasado ochenta años desde que las familias guipuzcoanas comenzaron a habilitar y cultivar las tierras de Isuskitza. Sus descendientes, en su mayor parte de tercera generación, viven ahora de la explotación de estas fértiles tierras. Una de las familias es la formada por por el prestigioso trikitilari Tomas Arrizabalaga Zitze y la gran panderetera y dantzari Felisa Libano. En el entorno del caserío Zitze no suelen faltar visitantes, debido a la alegría y a la generosidad de los caseros. Pero la guerra civil española se va extendiendo, y la noticia de que las tropas de Franco se acercan a Bilbao lo cambiará todo.

 

CUARTA ESCENA

Los zitzetarras están viviendo los difíciles momentos de la posguerra. Tomas está de vuelta en el caserío, tras pasar dos años en las cárceles franquistas y haberse librado afortunadamente de la pena de muerte. Sin embargo, en el norte de Euskal Herria y en casi toda Europa se ha desatado otra guerra. El destino ha querido que un paracaidista aparezca desorientado en las inmediaciones del caserío Zitze tras caer a tierra un avión alemán. Tomas presta ayuda al asustado soldado, y mantiene con él una curiosa conversación.

 

QUINTA ESCENA

Con el paso de los años, Isuskitza ha ido cambiando de manos a través de diversas transacciones. Treinta años después de los acontecimientos de la escena anterior, el señor Artabe es el propietario de las tierras y el arrendatario de los inquilinos de Isuskitza. Pero inesperadamente vende todo a una empresa que planea construir una gran urbanización de chalets, y da la orden a los campesinos de abandonar los caseríos, que serán derruidos prontamente. En la oficina de Artabe en Bilbao se personan unas aldeanas de Isuskitza furiosas por la decisión y pidiendo cuentas al vendedor.

 

SEXTA ESCENA

Han pasado cincuenta años desde que se empezó a construir la urbanización. En Isuskitza no queda ni rastro de agricultura. Sin embargo, la villa aún posee algunas tierras, sobre todo en Plentzia y en Lemoiz, que han estado abandonadas durante años. Para hablar de esas tierras públicas y de los tiempos pasados de Isuskitza, una profesora de escuela ha venido con sus alumnos a Isuskitza en una visita en la que aparecen a la vez el presente, el futuro y los ecos del pasado.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude