Joan den igandean, martxoak 16, egin genituen ISUSKITZAren lehen entseguak aktoreekin. Aurreko astean obra osoaren irakurketa izan zen; oraingoan, berriz, lehen, bigarren eta hirugarren agerraldiak jorratzen hasi ziren, dramaturgia landuz. Giro onean eta gogo biziz aritu ziren aktoreak, Matxalenek eta Arantxak gidaturik. Abiatu da batela.



