Matxalen de Pedro “Isuskitza” antzezlanaren zuzendariari elkarrizketa Hiruka aldizkarian


Matxalen de Pedro Antzerki sortzailea

«Lotura berezia daukat Busterrigaz, sustraitzen naben proiektua dalako»

Urriaren 4an, Plentzian, eta 11n, Gorlizen, Busterri Herri Antzerki Taldeak Isuskitza obra antzeztuko du. Udalerriko inguru horrek gordetzen duen historian sakonduko duen antzezlanaren zuzendaria da Matxalen de Pedro.

Busterri Herri Antzerki Taldeak Plentziak Isuskitzako lurrak saldu behar izan zitueneko pasartea taularatuko du aurten. «Isuskitza mendia Plentziako uriaren herri lurren parte zan, harik eta 1836ko Karlistadan Egia jeneral karlistak jarritako isunei aurre egiteko Udalak saldu egin behar izan ebazan arte, azaldu Matxalen de Pedro antzerkiko zuzendariak. Gogoxatu duenez, hiru egun iraun zuen setioan, emakumeak ere deitu zituzten armetara eta horregatik isuna ezarri zioten hiribilduari. «Aurtengo antzezlanak herri lur horren subasta-egunetik aurrerako historia puskak kontatuko dauz, 1855ean hasi eta 2025era arte, sei agerralditan», zehaztu du.

Zuzendariak gogoratu đuenez, Busterriren helburuetako bat da herriko pasadizoak eta pertsonaiak gogora ekartzea; izan ere, Jokin de Pedro, bere aita, artxibo historikoetan aritzen da murgilduta, eta, orain arte, idatzitako antzezlan guztiek izan dute abiapuntu historiko bat. Euskarak ere garrantzia handia du antzezlanetarn, bertako euskara ia erabat galdu egin baita. «Beraz, antzezlanaren ulermena lehenetsiz, bertako euskalkiari keinuren bat egiten deutsagu». Emanaldiak urriaren 4an eta 11n izango dira, Plentziako eta Gorlizko eliz plazetan, hurrenez hurren. Biak 20:00etan hasiko dira, eta De Pedrok iragarri duenez, lehen aldiz, EITBk streaming hidez eskainiko du antzezlana, «Azken urteetako lanaren fruitua da eta benetan pozik gagoz lorpen honegaz», adierazi du.

 

ANTZERKI AMATEURRA. De Pedro antzerkigile profesionala da, aldiz, Busterri talde herrikoia, lan egiteko moduan antzekotasunak egon arren, helburuak eta metodoak desberdinak dira: «Herri antzerki proiektu honetan herriko euskaldunak saretzea eta elkarren artean euskaraz hitz egiteko ohitura berrestea da politena niretzat»

Horrez gain, antzerkigileak aipatzen du herriko jendea beste modu batera ezagutzea ere ekarri diola, eta antzerkiak bakoitzaren trebetasunak ere azaleratzen dituela. «Giro jatorra eta konprometitua sortu dogu danon artean, eta, ahalegin handia dan arren, domeketan lotzea entsegutarako, urtero merezi dosku».

Erantsi duenez, bi urterik behin egiten den obra honek ikusmin handia sortzen du herritarren artean, baina erreleboaren beharra ere badaukate. «Busterriren jarduerak jarraitzea gurako geunke, baina horretarako beste pertsona batzuen inplikazioa beharko geunke, errelebo antzeko bat urtero ez jausteko lanaren zama bera talde eragile beraren ganean», adierazi du.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude